Txistuak fabrikatzea

Keller enpresa 1969. urtean hasi zen txistuak fabrikatzen, musika tresna berri bat egiteko testuingurua oso egokia zen garaian. Txistuak garai hartan sinbolismo nabarmena zuen euskal gizartearentzat, eta gaur egun ere oraindik badu.

Jose Maria Aldalur eta Kepa de MiguelJose Maria Aldalur eta Kepa de Miguel. (Txistulari Aldizkaria 145. 1991).

Txistuen produkzioa martxan jartzeko arduraduna Jose Maria Aldalur Larrañaga (Zarautz 1933) izan zen, tailer mekanikoaren arduraduna. Hasierak, ezin bestela izan, makalak izan ziren, oso, eta gainditu beharreko zailtasun handiak sortu ziren. Azpimarratzekoa da Juan Ignacio Ansorena eta Kepa de Miguel maisuek emandako laguntza, musika tresna hau eta soinu egokia lortzeko teknikak sakon ezagut zen baitzituzten.

Jose Marik lokal txiki batean hasi zituen txistuak fabrikatzeko lanak, garai hartan pieza bakarreko txistuak eginez. Mekanizazio lana ezagutzeak lagundu egin zion, baina nahikoa musika formaziorik ez izateagatik hirugarren batzuen lagunt za erabili behar izan zuen. Makina bat proba egin ondoren, merkaturatzeko moduko tresna lortu zuen.

Enrique Keller SA enpresan eskuz egindako txistuak fabrikatzerakoan Jose Maria Aldalurren ekarpena funtsezkoa izan da. 1989. urtean Valentin Aldalur Mugika semeak ordezkatu zuen (Zarautz 1964). Aitak erretiroa hartu zuenetik enpresako sekzio horren ardura bere gain hartu zuen.

Artisau baten eskuak txistu baten atal bat elaboratzenArtisau baten eskuak txistu baten atal bat elaboratzen. (C.U. 04/07).

Txistu eta silboteak egiteko erabilitako materialak, ebonita eta egurra, merkatuan erosten dira. Pospolina edo haurrentzako musika tresna, ordea, metalikoa da. Txistua erabiltzen hasten direnentzako txistuak ebonitaz fabrikatzen dira, baina profesionalago erabiltzen dituztenentzakoak egurrezkoak egiten dira. Kasu horretan, lehengaia bi egun inguru mantentzen da olio berotan sartuta, eta ondoren lehortu egiten da.

Txistua osatzen duten atal metalikoen mekanizazioa tailer mekanikoan egiten da. Bertan tornuak, fresatzaileak eta zulagailuak, beste hainbat makina-erremintaren artean, eta makina horiei kokapen espezifikoak egokitzen zaizkie mekanizatu beharreko piezekin lan egiteko. Egur tailerrean lan bera egiten da egurrezko atalekin. Produkziorako prozesuak ez dira gehiegi aldatzen beste txistu egileei buruz aritzean deskribatu ditugunekin alderatuta, Amurrioko Gancedotarrak esaterako.

Txistuen sekzio espezifikoak 50 m2 inguru dituen lokala du, txistuak muntatu eta soinu egokia lortzeko beharrezko doitzeak egiteko beharrezko artisau baliabide guztiez hornitua. Valentin Aldalurrek azpimarratzen du emaitza onak lortzeko eskarmentua oso garrantzitsua dela.

Valentin AldalurValentin Aldalur txistu baten pieza elaborat zen. (C.U. 04/07).