Txistuen elaborazioa

Egurra biltegietan erosten zuen eta kasu batzuetan, ebanoaren kasuan adibidez, Valentziara joan behar izaten zuen horren inportazioan adituak zirenengana.

Ohol forman heltzen ziren eta horrek laukitxoetan uztera behartzen zuen eta horretarako zerra egokia zuten beste lantokietara jotzen zuen.

Jesus Segurolak hasteko, txistua bihurtuko zen laukitxoa borobildu egiten zuen tornu bat erabiliz. Jarraitzeko, barrua zulatzen zuen tornu batean eta platertxo bateri helduta. Lan honek bere zailtasuna zuen, askotan erreminta (barautsa) kamustu egiten bait zen. Ondoren goiko aldea txikiagotu egiten zuen mihia asentatzeko fresa bat erabiliz. Pieza tornu batean puntuen artean ipinita, hortz baten bitartez kanpokaldeko forma ematen zitzaion. Gero daatulu batekin goikaldea zulatzen zen.

Mihia egiteko altzairu herdogaitz erabiltzen zen, honi prentsa batean eta trokel bat erabiliz bilatzen zen forma ematen zitzaion azken ikutua eskuz emateko.

Ahokoa egiteko mihiaren material berdina erabiltzen zen baina finagoa. Prentsan mozten zen, gero bere baitan biltzeko eta soldeatzeko. Lan honek gaitasun eta eskarmentu haundia eskatzen zuen.

Goiko eta beheko zorroak egiteko nikelez egindako hodi batetik abiatzen zen. Erdiko eraztunak eta behatz txikiarena egiteko prozedura sinpleagoa zen.

Txistuen elaborazioaSegurola txistu bat egiten XX mendeko azken hamarkadaren hasieran. (Argazkiak: Javier Carballo 07/2001)