Danbolinak egitea

Joxe Manuel Agirre 198. urtean hasi zen danbolinak egiten. Gaur egun profesional mailan fabrikatzen dituen bakarra da. 10 hazbeteko (254 mm) diametrokoak dira eta 30 cm-ko altuerakoak. Erabilitako material nagusiak okume, kontraxaflatua eta intxaurra badira ere, beste hainbat material ere erabiltzen ditu: urkia bi geruzako gorputza osatzeko; pagoa eraztunak egiteko, lehen beltzez margotzen zirenak baina gaur egun kolore naturalean uzten direnak; kalamu sokak; antxume edo ahuntz larrua, zenbaitetan ardi larrua erabili bada ere; plastikoa; hestea sonoritatea aktibatzen duen haria egiteko; tenkagailuak, lehen egurrezko kabila baina gaur egun metalikoa; zetazko kordoia danbolina danbolin-jotzailearen besaurretik zintzilik jartzeko; eta larruzko tenkagailuak (hamar musika tresna bakoitzeko), lehen eskuz egiten zirenak baina gaur egun moldez eginak.

Danbolina egiteko oinarrizko lana hasten da egur taulak musika tresna osa- tzeko nahi diren neurrietara mozten hasten denean. Jarraitzeko kolaz itsatsi eta moldeatu egiten dira piezak. Ondoren bordoiaren tenkagailuak kokatzeko zuloak egiten dira eta, beheko aldea pixka bat jan eta gero, lizatu eta lakatu egiten da (hiru esku). Azkenik, atal guztiak muntatu eta amaierako tenkatua egiten zaio. Hori guztia egiteko trebezia handiaz gain eskarmentua ere behar izaten da.

Joxe Manuel Agirre

Urtero 80 ale inguru egiten ditu. 1984. urteaz geroztik egindakoak 1.200 inguru izan litezke.