Inaxio Begiristain Albizu

Inaxio Begiristain Albizu Altzon (Gipuzkoa) jaio zen 1922. urtean eta Alegian (Gipuzkoa) hil 1984an. Artisau honek lotura estua izan zuen gure kultura herrikoiarekin: Beasaingo CAFen lan egin zuen, antzerki lanak idatzi zituen, eta bere jaioterriko eta inguruko herrietan antzerki taldeak sortzearen aldeko lana egin zuen.

XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdian, txistua jotzen zuten interpreteentzako txistuak behar zirela eta, musika tresna horiek fabrikatzen hasi zen, era autodidaktikoan.

Hasiera batean lagun batzuen laguntza izan zuen, eta ingurunean aurkitzen zituen materialak erabiltzen zituen. Hala eta guztiz ere, data zehatzik ez dakigun arren, makina-erreminta batzuk erosi zituen, horien artean tornu bat, eta ebano egurrezko txistuak egiten hasi zen. 1980an urtean ehun ale inguru fabrikatzera iritsi zen.

Inaxio Begiristain kultura herrikoiaren sustatzailearen eredu ona da, bere artisau gaitasunak txistuen fabrikazioan erabiltzen jakin baitzuen.