Patxiko Etxeberria Etxabe

Patxiko Etxeberria Etxabe (Elgoibar 1902/1972) txistugile famatua izan zen. Hainbat lagunekin aritu zen elkarlanean: Jesus Muguerza Elustondo El Ruso aitaginarrebak eraztunak fabrikatzen zituen; iloba Fernando Uriartek, “olympic”, egurra zulatu eta tornuan lantzen zuen zeukan zurgindegian; Florentino anaiak fresatzeko lanak egiten zituen, eta Astigarraga anaiek, “Amesti” ezizenez ezagunek, leuntzeko eta nikeleztatzeko lanak. Jarduera honetan aritzeaz gain Patxiko Etxeberria soldatzaile autonomoa ere bazen Elgoibarko Magdalena auzoan zuen tailerrean.

Gainera, Patxiko txistulari ospetsua zen eta Silvino Gabilondo ataba-lariarekin batera jarduera zibil eta erlijioso ugaritan parte hartzen zuen Elgoibarko inguruneko herri eta auzoetan. XX. mendearen berrogeiko hamarkadan Elgoibarko “txanbolin” dinastia tradizionaleko Ansola anaiak txistulari entzute- tsuekin aritu ziren makina bat alditan. Era berean, jaioterriko musika jarduera anitzetan ere parte hartu zuen (musika banda eta parrokiako abesbatza), eta txistua jotzen irakatsi zien hori eskatu zioten gazte guztiei, Jose Ignacio Sarasua, Txomin Mugika eta Pedro Mª Azpiazuri, beste bat zuen artean.

Funtsean, haur eta helduentzako txistuak fabrikatzen zituen, bai eta silboteak ere. Esan liteke 1950/1960 urteen artean eremuan eta Euskal Herri osoan sor- tzen zen eskariaren zati handi bat egile honek hornitzen zuela, eta Donostiako Isidro Ansorenak eta Bergarako Bonifazio Laskurainek ere hari enkargatzen zizkioten txistuak. XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren erdialdera eskaintza handitu zenean, txistuen ahokoaren azpian bere marka, “Patxi”, grabatzen hasi zen.

Patxiko Etxeberria eta Silvino GabilondoPatxiko Etxeberria eta Silvino Gabilondo, 1965. urte aldera, Elgoibarko San Pedro auzoan. (Jose Ignacio Sarasuak utzitako argazkia).

TxistulariakXX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren hasierako argazkian Felix Ansola, Pat xiko Etxeberria, Julian Iriondo eta Silvino Gabilondo ageri dira. (Concha Azcuek utzitako argazkia).