Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2017·03·21
Zumaian 2015. urtean argitaratu ziren Gazteguneko zerbitzua kontratatzeko plegu administratiboak eta teknikoak. Guztiz berritzaileak dira; izan ere, lurraldean hauek dira gazteriaren arloan genero-ikuspegia txertatuta duten lehen pleguak.
Orain arte genero-ikuspegia aipatu da, baina zeharkako gai gisa. Hauetan, ordea, helburuan bertan txertatu da zehazki gaia; horrela, bermatu egin da enpresek arlo horretan lanketa berezia egin eta prestakuntza jasoko dutela, alegia, aurrerapausoak emango direla.
Betebehar berriei dagokienez, enpresek aurkeztu zituzten proiektuetan genero-ikuspegia txertatuta egotea edo hezitzaileek gai honetan gutxieneko prestakuntza izatea eskatu dira, besteak beste. Neurri horiek ez dira baztertzaileak izan, Udala malgua izan da, eta betebehar horiek bermatzeko epe luzea eman zaie enpresei.
Gainera, Zumaiako Udalak laguntzeko materialak sortu eta eskaini dizkie: eragileentzako gida sortu du (Elkarteen jardueren proiektuetan eta programetan genero-ikuspegia nola txertatu).
Zumaiako Udalak bere politiketan generoaren zeharkakotasuna sustatu eta ezartzeko asmoa proiektu estrategikotzat hartu du. Udalerri horretan gazteriako eta berdintasuneko teknikaria pertsona bera, eta horrek, noski, lana erraztu du. Hala ere, proiektu hau eredugarria izan daiteke gainerako udalek generoaren ikuspegia bere pleguetan sartzeko.
Betetzen diren irizpide nagusiak:
Lokalizazioa
Praktikaren izena | ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta |
---|---|
Urtea | 2015 |
Argitaratze-lekua | Zumaia |
Praktikaren helburuak | Proiektuaren helburua da genero ikuspegia pleguetan objektu gisa txertatuz gero, bermatzea eskaintzen den zerbituza genero ikuspegiarekin garatuko dela maila guztietan eta plangintza, gauzatze eta ebaluazioko fase guztietan. |
Nori zuzendua | Gipuzkoako gainerako udaletan aplikatu daiteke, gazteria sailean. Gainera, lehiaketara aurkezten diren erakundeek genero ikuspegia proiektuan txertatzeko gida dute lagungarri. |