Atzealdea Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko egunaren alde, eman like zibereskubideei!

Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.

2018/11/20

Aurten, gainera, bereziki zibereskubide eta betebeharretan jarri nahi dugu indarra eta, bide horretan, Eman like zibereskubideei! Sentsibilizazio kanpaina jarri dugu martxan.

Honakoak dira kanpainaren 5 zibereskubideak:

1- Eskubidea dut errespeta nazaten, eta nik ere besteak errespetatzen ditut.

2- Eskubidea dut nire identitatea, isilpeko informazioa eta pribatutasuna babestuak izan daitezen, eta nik ere besteenak babesten ditut.

3- Eskubidea dut Sarean noiz eta nola parte hartu nahi dudan erabakitzeko, eta besteek ere bai. 

4- Eskubidea dut Informazio eta Komunikazio Teknologiak baliatuz, nire bizi kalitatea hobetu eta ingurune horretan giro baketsuaz gozatzeko. Eta besteena ere hobetzen ahaleginduko naiz.

5- Eskubidea dut sarean aske eta seguru sentitzeko, eta besteei ere lagunduko diet hala senti daitezen.

Ezagutu kanpaina