Altzalore

 

Altzalore aisialdia eta kultura sustatzeko taldea da. Proiektu honen helburua da Donostiako Altza auzoan haur eta gazteei aisialdirako eta garapen pertsonalerako espazio bat eskaintzea, gizarte kohesioa eta parte-hartzea sustatzeko. Proiektua boluntarioz osatutako talde batek dinamizatuko du.

Aurrera eramateko Altzako espazio pribatu eta publikoak erabiliko dituzte eta pixkanaka astialdi-taldeen dinamika hartzeko asmoa dute, ekintzak, udalekuak, inauteriak, eta abar antolatuz.

Parte-hartze aktiboa eta komunitatearekiko konpromisoa bultzatu nahi dituzte, balore hezigarriak sustatu, auzoko kultur aberastasuna eta identitatea indartu, ekimenak eginez euskararen erabilera piztu eta haur eta nerabeen ahalduntzerako gune seguruak eskaini.

Proiektua gehiago ezagutu:       @altzalore
 

Zer egingo duten

Aisialdi-talde bat eta hainbat ekintza antolatuko dituzte.

Lekua eta Data

Donostiako Altza auzoan garatuko da 2025eko irailetik 2026ko abuztura arte.