Plazatik plazara

 

“Plazatik plazara” proiektuak plazek eta beste espazio publikoek komunitatearen bizitzan izan duten garrantzia aztertuko du, bertako aldaketa sozial, ekonomiko eta arkitektonikoen lekuko gisa.

Helburua da Gipuzkoako herrien identitate eta memoria kolektiboaren garrantzia azpimarratzea, espazio publikoek komunitatearen historian eta eguneroko bizitzan duten eragina nabarmentzea eta gizarteari hausnarketarako tresnak eskaintzea.

Ikus-entzunezko formatuan herrien eta bertako plazen inguruko irakurketa egin nahi da. Herritarrak elkarrizketatuko dituzte plazei buruz hitz egiteko, azken urteetan herrietan izandako aldaketei buruz aritzeko.

Zer egingo duten

Etnografia bisuala egingo dute, 25-35 minutuko bideo batean bilduta.

Lekua eta Data

Zehazteko.