Gipuzkoan bizi kirola

 

“Gipuzkoan bizi kirola” proiektuaren helburua da esperientziak partekatu eta kirolak sustatzen dituen baloreak zabaltzea: berdintasuna, errespetua, tolerantzia, dibertsitatea… Horretarako, Gipuzkoako herri ezberdinetan kirolari, profesionalen eta gazte kirolarien arteko topaketak antolatuko dituzte.

Proiektu honen bidez, beste batzuen aldean komunikabideetan zarata eta oihartzun txikia sortzen duten kirolak bultzatu nahi dira: igeriketa, igeriketa artistikoa, waterpoloa, arrauna, eskupilota, zestapunta, herri-kirolak…

4 topaketa egitea aurreikusten dute. Gazteak erakartze aldera, eta kirol hauei jarraipena emateko xedez, hainbat ekintza antolatuko dituzte: topaketa bakoitzean gazteentzako dinamika eta jarduera ludikoak egin, kirolari profesionalen testigantzak bildu eta Europako Kontseiluak sustatzen dituen balioei buruzko hitzaldiak antolatuko dituzte. Azkenik, sare sozialetan kanpaina bat egingo dute.

Proiektua gehiago ezagutu:       @gipuzkoanbizikirola
 

Zer egingo duten

Proiektua lau topaketatan egituratzen da (hiru ekitaldi tematiko eta amaiera ekitaldi bat):

  1. Igeriketa.
  2. Eskupilota. 
  3. Herri kirolak.
  4. Kirolak Gipuzkoan-amaierako ekitaldia.

Lekua eta Data

 

Data eta lekua Gaia Izen-emateak
Gaztegune, Donostia
  • Azaroak 29, larunbata
Igeriketa HEMEN
Tolosa
  • Urtarrilean
Eskupilota Aurrerago
Zehazten
  • Martxoan
Herri kirolak Aurrerago
Kirol etxea, Donostia
  • Urtarrilean
Amaierako ekitaldia: Kirolak Gipuzkoan Aurrerago