Gure tartea, gure tea

 

Proiektu hau Andoaingo bizitza sozial eta komunitarioan aktiboki parte hartzen duten gazte musulman batzuen ekimenez sortu zen. “Gure tartea, gure tea” saioaren helburu nagusia da emakume musulmanen elkarte autogestionatu bat sortzea, ahalduntzeko, parte hartzeko eta gizartea eraldatzeko tresna gisa balioko duena, bai kolektiboaren barruan, bai inguruarekiko harremanetan.

Formazioen bidez, emakumeei autogestiorako, lidergorako eta beren eskubideen erabilera osorako tresnak eman nahi dizkiete. Era berean, jakintza tradizionalen balioa handitu nahi dute, autoenplegua sustatu eta ibilbide ezberdinetako emakumeen arteko laguntza-sareak sortu.

Kulturen arteko dimentsioa ere giltzarri da proiektu honetan: hizkuntzaren (euskararen) integrazioa errazteko eta kulturen arteko elkar ezagutza sustatzeko jarduerak eskainiko dituzte. Gainera, ingurua sentsibilizatu nahi dute, estereotipoak apurtu eta beste erakunde sozial, feminista eta auzotarrekin aliantzak sortu, horrela gizarte kohesionatuago, anitzago eta justuago baten alde eginez.

Zer egingo duten

Andoainen, ahalduntze, parte-hartze eta eraldaketa komunitarioa sustatzeko, besteak-beste, prestakuntza, aholkularitza eta kulturarteko topaketak egingo dituzte.

Lekua eta Data

2025eko irailetik 2026ko martxora arte.

Topaketak eta prestakuntzak Andoainen izango dira. Proiektuari amaiera emateko Andoaingo emakume musulmanen elkartea eratuko dute.