Lagunok!

 

Lagunok! euskarazko plataforma anitzeko podcast bat egiteko proiektua da. Podcasta 2023an hasi zen, baina denboraldi berrian ikus-entzunezko formatu berrietara egokitu nahi dute, bisualagoa, interaktiboagoa eta egungo joeretara egokituagoa izan dadin, formatu berriak uztartuz.

Egitasmoaren helburua da entretenimendurako plataforma digitaletan euskararen ikusgarritasun handiagoa lortzea eta sare sozialetan euskararen erabilera sustatzea.

Kalitatezko edukia egingo dute, dibertigarria eta erakargarria, elkarrizketak, erronkak, eta bestelako dinamika interaktiboak. Gainera, sare sozialetan argitaratzeko edukia sortuko dute.

Sare sozialetan kolaboratzaile ugari izango ditu eta aurkezlea ere ezaguna izango da. Astero programa bat grabatu nahi dute eta aurrekontuaren erdia materiala erostera bideratuko da.

Proiektua gehiago ezagutu:       Lagunok!

Zer egingo duten

Euskarazko podcast multiplataforma bat sortu nahi dute..

Lekua eta Data

Zehazteko.