Emakumeok Mugimenduan Erronka Digital Solidarioa

Emakumeok Mugimenduan-en baitan, hainbat ekintza antolatu dira Gipuzkoako emakumeen jarduera fisikoa areagotzeko. Horietako bat da Emakumeok Mugimenduan Erronka Digital Soliarioa.

Erronkaren helburua Gipuzkoako emakumeak batu eta elkarrekin munduari itzulia ematea zen, hau da, guztien artean 40.000 kilometro egitea urtarrila eta otsaila bitartean. Ekimenak, ordea, ustekabeko arrakasta izan zuen lurraldean, eta 1.600dik gora emakumek egin genuen bat erronkarekin, 80.000 kilometro baino gehiago batuta.

Hau da, munduari bi itzuli egitea lortu genuen, Gipuzkoatik hasi,meridianoa zeharkatu eta berriro ere gurera itzulita. Erronkaren jomuga bete-betean gauzatu ahal izan genuen horrela, mundua hankaz gora jarri eta gizartea hausnarketara gonbidatuz.

Gainera erronkaren bidez lortutako kilometroekin emakumeen ahalduntzea sustatzen duten 3 erakunde lagunduko dira. Datozen hiletan jakinaraziko dituzte erakunde onuradunen izenak.

 
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu