Gipuzkoako emakumeen aktibotasuna bistaratzeko eta ospatzeko eguna. Mugimenduak azken hiletan hartutako indarraren erakusle, M eguna ospatu zen martxoaren 25ean.
M egun osoan zehar, emakumeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ziren Gipuzkoa osoan zehar.
Hoy por Hoy Gipuzkoa irratsaio berezia grabatu zen adituen ekarpenak eta hainbat emakumeren testigantzak jasoz.
Ekitaldi instituzionala antolatu zen Donostiako Tabakaleran. Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren inguruko datuak, Erronka Digital Solidarioaren emaitzak, emakumeek bizitako esperientziak, eta App berria bezalako etorkizuneko erronka berriak izan ziren hizpide. Azkenik, mugimenduari oihartzuna emateko asmoz, M manifestua irakurri zen emakume desberdinen artean.