Atzealdea 18-30 urteko gaztea al zara? Talde-proiekturen bat duzu esku artean? Gazteak Auzolanean diru-laguntzaren bidez, zure ideia errealitate bihurtu dezakezu

Egitasmoak gauzatzeko gehienez 5.000 euroko zenbatekoa emango da, eta gutxienez 1.500 eurokoa. Deialdia maiatzaren 31 arte egongo da zabalik.

2019/05/19


 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako gazteei taldeko proiektuak garatzen lagundu nahi die, beren ingurunean inplikatuz eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa-prozesuak sustatuz. Horretarako, martxan jarri berri du Gazteak Auzolanean izeneko diru-laguntza deialdia.

Gutxienez, 3 pertsonaz, 18 eta 30 urte artekoez, osaturiko taldeek parte har dezakete bertan. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eratuak izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Lortu daitekeen diru-kopuruaren gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru-laguntza hauen kopuru osoa 10.000 eurokoa da.

Egitasmoek 3 baldintza hauek bete beharko dituzte:

•             Irabazi asmorik gabekoak izatea.

•             Urtebetean garatzekoak.

•             Honako arlo hauetako batean edo batzuetan oinarritutakoak izatea:

a. Proiektu artistikoak edota kultural nahiz komunitarioak. 

b. Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna aintzat hartzea.

c. Genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatea eraberritzeko proiektuak.

 

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31n amaituko da. Hemen klikatu informazio gehiagorako.

 

Ezagutu itzazu aurreko urteetan "Gazteak Auzolanean"-en baitan egindako proiektuak:

- Bertsopilota.

- Derlan, Made in Zarautz.