Praktika onen zerrenda

Atzealdea

DONOSTIA: Martx Up!

2018·09·30


DONOSTIA: Martx Up!

Donostia Gazteriaren erronka nagusietako bat da haur, nerabe eta gazteen arloak indartzea.

Gazteei (18-30 urte) dagokienez, beren ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatu nahi da, bai eta laguntza eman hirian eragile aktibo eta sortzaileak izan daitezen.
Horrez gain, haien parte-hartzea ere bultzatu nahi da. Hori lortzeko, berebiziko garrantzia du ekimen bereziak antolatu eta abian jartzeak, gazteen parte-hartzea sustatzeko eta, aldi berean, gazteen eta Donostia Gazteriaren arteko harremanak sendotzeko.

Asmo horiek gogoan, MartxUp! programa sortu zen, bere helburu nagusia Donostiako gazteak gure hiriko gizarte, kultura eta ekonomian, era aktiboan eta hiritar oso gisa eragin eta ekitera bultzatzea da.

Ekimenak fase desberdinak ditu:

  • Izen-ematea eta proiektua aurkeztea
  • Prestaketa eta tutorizazioa
  • Proiektuak aukeratzea
  • Garapen-fasea
  • Aurkezpen-fasea

Aukeratutako proiektuek laguntza teknikoa jasotzen dute.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Gazteen parte-hartzea sustatzen da. Hiriarekiko eta gizartearekiko konpromisoa bultzatzen du.
  • Ekimena elkarlanean eta sarean egin da. Donostia Gazteriako teknikarien eta gazteen arteko harreman zuzena eta gertukoa bultzatu da.
  • Hiri mailan ekimenak hedapena izan du; azpimarragarria, komunikabideen inplikazioa.

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena DONOSTIA: Martx Up!
Urtea 2017
Argitaratze-lekua Donostia
Praktikaren helburuak
  • Gazteen (18-30) ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatzea.
  • Gazteei laguntza ematea hirian eragile aktibo eta sortzaileak izan daitezen.
  • Gazteen parte-hartzea bultzatzea.

      2017ko deialdiaren helburu nagusiak dira:

  • Hiriko ekonomia, kultura eta gizarte-eskaintza gazteen proiektu berritzaileekin aberastea
  • Etorkizunean gazteentzat baliagarria izango den harreman-sarea sortzea eta esperientzia berriak bizitzeko baliabide izatea.
Nori zuzendua

18-30 urte bitarteko donostiar gazteentzat