Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2017·05·11
Tolosako udala eta Tolosaldeko osasun-zerbitzuak bultzatutako proiektua da, 2015-2016 ikasturtean sortua. Helburu nagusia da nerabeen behar eta kezkei erantzutea, hau da, ikuspuntu/erantzun osatu eta integrala ematea profesional desberdinen ikuspuntu eta ezagutzatik.
Udalean lana egiteko modu berri baten hasiera ekarri du lan-talde honen sorrerak; departamentuen barnean dinamiken aldaketa, baita administrazio ezberdinen arteko sinergien batura ere. Zeharkakotasuna du oinarri eta administrazioen arteko integrazioa, koordinazioa, kooperazioa eta komunikazioa hobetu ditu.
Taldea hilean behin biltzen da eta honako teknikariek osatzen dute: Udaleko gazteria, berdintasun eta prebentzioko teknikariek, ikastetxeetako zuzendariek, osasun-saileko hainbat profesionalek, kale-hezitzaileek, Topaguneko hezitzaileek, Minbizi elkarteko teknikariek eta, gaiaren arabera, aditu desberdinek.
Oraingoz, jorratu diren gaiak honako hauek dira:
Gainera, gazteen behar eta kezkei erantzuna emango dien plataforma digitala sortzen ari dira. Plataformaren irudia eta leloa sortzeko, lehiaketa bat egin dute 12-18 urte bitarteko gazteentzat. Honela prozesuan nerabeen parte-hartzea bermatu dute. Plataforman honako gai hauek jorratuko dira: sexualitatea, adikzioak, gorputza ezagutu eta maitatu. Gainera, nerabeen intereseko beste edozein gai ere jaso ahal izango da, Bote pronton izeneko atalean.
Betetzen diren irizpide nagusiak:
Lokalizazioa
Praktikaren izena | TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea |
---|---|
Urtea | 2015-16 |
Argitaratze-lekua | Tolosa |
Praktikaren helburuak | Helburu nagusia da Tolosako nerabeei erantzun integratu bat ematea, departamentu eta zerbitzu guztien parte-hartzea integratuz. |
Nori zuzendua | Tolosako nerabeei zuzendua dago, 12-18 urteko neska-mutilei. |