Nerabeak programaren aurkezpena. Arreta psikosoziala genero-indarkerian (online)

 

Gaia: Nerabeak programa: arreta psikosoziala genero-indarkerian

Data: abenduak 15 

Ordua: 10:00-12:00

Formatua: Online

Hizkuntza: Euskara

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak eta suspertzaileak eta nerabeen hezitzaileak.

Trebatzaileak: Sara Sanz (arduraduna), Leire Beldarrain (psikologoa) eta Paula Unzalu (psikologoa)

 

 

Helburuak: 

 

Aurkezpen honen helburua da NERABEAK programa ezagutaraztea eta haren funtzionamendua modu ulergarrian azaltzea. Nerabeen beharrak eta ematen zaien erantzuna aztertuz, programaren garrantzia nabarmendu nahi da. Aldi berean, unitatearen ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu nahi dira, programaren egitura eta lan-dinamika nola antolatzen diren erakutsiz. Azkenik, aurkezpen honek helburu praktiko bat ere badu: profesionalek izan ditzaketen zalantzak argitzea eta informazioa modu argi, hurbil eta erabilgarrian eskaintzea.

 

Edukiak: 

NERABEAK programaren lan-arloaren alderdi desberdinak ezagutuko ditugu:

  • Programaren sorrera.
  • Ezaugarriak.
  • Nola eta zeinek deribatu.
  • Baldintzak.
  • Kasuen ezaugarriak.
  • Esku-hartze mota eta ibilbidea.

 

Metodologia: 

 

  • Programaren aurkezpena online egingo da, eta horrek aukera ematen du profesionalekin elkarrizketa bizia izateko. Trebatzaileek hainbat dokumentu eta testigantza aurkeztuko dituzte, parte-hartzaileen esku-hartzearen testuingurura eta errealitatera egokituak.

 

 

* Ikastaro hauek Gaztematika sareko profesionalentzako izango dira soilik.