Zein gairen barruan kokatzen da ikasaroa hau?      Sexualitatea 

 

Arauaz harago: aniztasuna, sexu-eskubideak eta praktika afektibo parekideak

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Ageda Blasco

 

Helburu orokorra:

  • Aniztasunari eta harreman parekideei buruzko hausnarketa, ikuspegi antikolonial eta feminista batetik: zaintzaren etika baterantz, sexu-jarrera kritiko eta gozagarri baterantz.

 

Helburuak:

  • Nagusi den sexu-ereduaren berrikuspen kritikoa egitea.
  • Harreman sexualak, maitasuna eta erotismoa baldintzatzen duten gizarte-egiturei buruz hausnartzea.
  • Gure erotika lantzeko beharrezkoak diren gakoak partekatzea eta aztertzea.
  • Autonomia eta erabakiak hartzea sexualitatean.

 

Metodologia:

  • Ikastaro honetan metodologia aktibo eta partaidetzazkoak burutuko ditugu, beharrezkoak diren edukien azalpenekin lagunduta. Talde-dinamikak, narratiba kulturalen analisia eta sorkuntza kolektiboko ariketak garatuko ditugu.