Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bidaia bat antolatu

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Julen Arrieta

 

Helburu orokorra:

  • Bidaiatzeak atseden hartzeko, ezagutzeko, ikasteko, eta baloratzeko aukera ematen dizkigu, baita ideia berrietara zabaltzeko ere. Baina esperientzia polita eta aberasgarri bat izateko hainbat alderdi kontuan hartu behar dira. Hortaz, bidaia bat antolatzeko eta beste herrialdeetatik mugitzen ikasteko ikastaroa da hau.

 

Helburuak:

  • Bidaiatzeari beldurra galdu.
  • Bidaia antolatu bat sortzen ikasi.
  • Prezio merkeak topatu.
  • Eraman beharrekoa aukeratu.
  • Arriskuak ekidin.
  • Bidaiatzerakoan malguak izaten ikasi.

 

Metodologia:

  • Ikastaro honen informazioa bidaiatzeko guztiz baliagarria eta praktikoa izango da, eta era atsegin eta arin batean eskeiniko da, adibide eta egoera ezberdinak aurkeztuz.