Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bizitzarako trebetasunak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 20 pertsona gehienez

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako gazteen erronka nagusienen artean enplegagarritasuna eta emantzipazioa aurkitzen direla kontuan hartuta, hauek bizitza helduko erronketarako beharrezkoak diren tresna praktikoez hornitzea autonomia pertsonala zein emantzipazio-prozesuak aberasteko. Horretarako, garrantzitsuak diren garapen pertsonal zein profesionaleko prozesuak, gaitasunak eta baliabideak sustatuko dira.

 

Helburuak:

  • Gazteei emantzipazio prozesuetarako baliabideak eskaintzeko, garapen pertsonalerako baliabide lagungarriak ezagutuko dira.
  • Autonomia pertsonala bilatzeko eta aberasteko gaitasun eta baliabide praktikoak landuko dira; hala nola: helburu pertsonalen zehaztapena, helburuen lorpenerako baliabideak, denboraren kudeaketa, finantza eta aurrekontu pertsonalen kudeaketa, plangintza pertsonala, ohiturak sortzea...
  • Gazteen bizitza helduko erronken ebazpen eraginkorra eta asebetegarria sustatzeko garrantzitsuak diren zeharkako gaitasun nagusiei, eta ekimen ekintzaileari zein barne-ekintzaileari, sarrera emango zaie.

 

Metodologia:

  • Metodogia aktiboa (Egiten ikasi). Edukien azalpena, esperimentazioa eta gazteen parte-hartze aktiboa konbinatuko dira. Oinarrizko saio orokor honetan, dinamika ezberdinak integratuko dira, gazteen motibazioa eta jakin-mina pizteko.