Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Ongizate emozionala      

 

Jendeaurrean aske komunikatu

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona 

Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena

 

Helburu orokorra:

  • Interakzio sozialek eragin zuzena dute autokontzeptuan eta mundua ulertzeko dugun moduan. Harreman horiek osasungarriak izan daitezen, beharrezkoa da autoestimua lantzea eta askatasunez komunikatzen ikastea. Ikastaro honetan bakarkako elkarrizketak eta taldekako aurkezpenak eraginkortasunez egiteko oinarriak ikasiko ditugu.

 

Helburuak:

  • Komunikazio eraginkorraren printzipioak ezagutzea.
  • Norberaren komunikazio-estiloa topatzea.
  • Harremanetarako oztopo diren barne-elkarrizketak aldatzea.
  • Segurtasuna irabazteko aldarte emozionala eta gorputza prestatzen ikastea.
  • Jendaurrean hitz egiteko mezua prestatzen ikastea.
  • Besteen esperientziarekin elikatzea eta elkarzaintzea.

 

Metodologia:

  • Metodologia praktikoa izango da, bizipenetik ikastea. Coaching, PNL edo eta garapen pertsonalerako bestelako diziplinetan oinarritutako dinamikak proposatuko dira.