Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Sexualitatea      

 

Komunikazioa eta boterea intimitatean: desira, adostasuna eta mugak

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Ageda Blasco

 

Helburu orokorra:

  • Autonomia sexuala, komunikazioa, mugak eta sexting babestua lantzea.

 

Helburuak:

  • Komunikazio asertiborako eta mugak ezartzeko tresnak garatzea.
  • Sexting-a ikuspegi kritiko eta proaktibo batetik lantzea, sexortsioa edo beste sexu-indarkeria digital batzuk bezalako arriskuak prebenituz.
  • Harreman sexualak, maitasuna eta erotismoa baldintzatzen duten gizarte-egiturei buruz hausnartzea.

 

Metodologia:

  • Talde-dinamikak, narratiba kulturalen analisia eta sorkuntza kolektiboko ariketan bitartez garatuko dira saioak.