Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Lan-mundurako gaitasunak eta baliabideak

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Gehienez 20 pertsona 

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 

Helburu orokorra:

  • Gazteen erronka nagusienen artean enplegagarritasuna eta emantzipazioa aurkitzen direla kontuan hartuta, lan-munduan sartzeko eta egunerokotasuneko erronken ebazpen eraginkorra eta asebetegarria sustatzeko garrantzitsuak diren zeharkako gaitasunen lanketa sustatuko da. Ondorengo zeharkako gaitasunak landuko dira: talde-lana, komunikazioa, lidergotza, proaktibitatea, erronken ebazpenaHorrekin batera, lan-munduan sartzeko lagungarriak diren baliabideak partekatuko dira.

 

Helburuak:

  • Gaur egun lan-arloan baloratuak diren eta erronken ebazpen eraginkorra eta asebetegarria sustatzeko garrantzitsuak diren zeharkako gaitasun nagusien garapena; hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergotza, proaktibitatea, erronken ebazpena...
  • Lan-munduan sartzeko beharrezkoak diren baliabideen ezagutza, besteak beste: lan-elkarrizketak prestatzea, helburu pertsonaletan oinarritutako lan-aukerak aurkitzea, norbere curriculum pertsonalaren sorrera
  • Gaur egun enplegagarritasunerako ekimen ekintzaileak eta barne-ekintzaileak duen garrantzia ezagutaraztea. Horretarako, gazteek norbere proiektu ekintzailea sortzeko zein enpresa baten barruan erronka eta proiektu berriak aurrera eramateko baliagarriak diren baliabideak eta gaitasunak, eta hauek lantzeko teknikak, ezagutaraziko dira.

 

Metodologia:

  • Metodogia aktiboa (Egiten ikasi). Edukien azalpena, esperimentazioa eta gazteen parte-hartze aktiboa konbinatuko dira. Espezializazio saio honetan, banakako zein taldeko dinamika ezberdinak integratuko dira, gazteen motibazioa eta jakin-mina pizteko, eta lan-munduan sartzeko lehenengo material pertsonalak sortzen hasteko.