Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Ongizate emozionala      

 

Autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena

 

Helburu orokorra:

  • Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea. Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Ikastaro honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko. Ongizate emozionalaren oinarrizko ikastaro honetan, ongizate emozionala bermatzeko oinarriak ikasiko ditugu eta autoezagutzaren bidean lehen pausoak emango ditugu.

 

Helburuak:

  • Norberaren ongizatea lantzeko oinarriak.
  • Onarpen pertsonala sustatzea.
  • Norberaren baloreak eta helburu pertsonalak izendatzea.
  • Nork bere gaitasunak eta gabeziak ezagutu eta etekina ateratzen jakitea.
  • Autoestimua hobetzea.
  • Beste taldekideen esperientzia eta bizipenetatik ikastea.

 

Metodologia:

  • Metodologia praktikoa izango da, bizipenetik ikastea. Coaching, PNL edo eta garapen pertsonalerako bestelako diziplinetan oinarritutako dinamikak proposatuko dira.