Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Sexualitatea     

 

Sexualitatea birpentsatzen: autonomia, plazera eta loturak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 17-24 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Ageda Blasco

 

Helburu orokorra:

  • Sexualitatea tabu eta aurreiritzirik gabeko esperientzia integral gisa aztertzeko esparru kritiko eta seguru bat sortzea. Taldearen sinismenak eta erabilerak identifikatzea.

 

Helburuak:

  • Eremu sexuala integralki ezagutzea eta harekin adiskidetzea: sexualitatearen eta afektibitatearen ulermen positiboa eta kritikoa sustatzea, errespetuan, autoezagutzan eta aniztasunean oinarrituta.
  • Eguneroko harremanen begirada kontziente eta kritikoa garatzea: harreman afektibo eta sexualei eragiten dieten botere-dinamikei eta genero-rolei buruz hausnartzea.

 

Metodologia:

  • Azalpen teoriko laburra, eztabaida gidatua eta taldekako barne-eztabaidako jarduerak.