Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Ongizate emozionala      

 

Stop antsietatea

Hartzaileak: 17-24

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: BadaBideBat

 

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako gazteriaren osasun mentalaren eta bereziki antsietate-egoeren prebentzioan laguntzea.

 

Helburuak:

  • Gazteei antsietatea ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskaintzea.
  • Esperientziak trukatzeko eta egoera normalizatzeko gune seguru bat sortzea.

 

Metodologia:

  • Partaidetzazko lantegia. Hainbat talde-dinamika eta material didaktiko erabiliko ditugu, parte-hartzea sustatzeko.