Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bizitzarako trebetasunak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Gehienez 20 pertsona 

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 

 Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako nerabeak bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna eta baliabide praktikoez hornitzea, egunerokotasuneko eraginkortasun eta asebetzearen lorpena jarraituz. Horretarako, ezinbestekoa da horiek eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta garapen pertsonaleko prozesuak sustatzea.

 

 Helburuak:

  • Nerabeen egunerokotasuneko zeharkako gaitasunen garapena, bizitzako erronken ebazpen eraginkorra eta asebetegarria sustatzeko; hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergotza, proaktibitatea, erronken ebazpenerako gaitasuna...
  • Nerabeen autonomia eta helburuen lorpena sustatzeko gaitasun eta baliabide praktikoak garatzea; hala nola: denboraren kudeaketa, helburuen plangintza eta antolakuntza (epe luzekoak eta epe laburrekoak), ohiturak sortzea...
  • Gipuzkoako nerabeen garapen pertsonalean eta autoezagutzaren oinarrituta, bizitzarako erabaki-hartze ezberdinduak eta asebetegarriak sustatzea

 

 Metodologia:

  • Metodogia aktiboa (Egiten ikasi). Edukien azalpena, esperimentazioa eta nerabeen parte-hartze aktiboa konbinatuko dira. Oinarrizko saio orokor honetan, dinamika ezberdinak integratuko dira, nerabeen motibazioa eta jakin-mina pizteko.