Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bokazioa eta etorkizunerako erabakiak-hartzea

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Gehienez 20 pertsona 

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 

 Helburu orokorra:

  • Nerabeengan bizitzako eta etorkizuneko erabaki-hartze prozesu ezberdindu eta asebetegarriak sustatzeko tresna eta baliabide praktikoak hornituko dira, autoezagutzaren eta bokazioaren ezagutzan oinarrituta. Horrela, etorkizuneko orientazio prozesuak modu integral batean osatzea jarraitzen da, nerabeek hezkuntza formalaren bitartez jasotzen duten orientazioa konplementatuz eta aberastuz.

 

 Helburuak:

  • Nerabeen autoezagutzaren garapena; bizitzako erabaki-hartze prozesuetan eragin zuzena duelarik.
  • Nerabeengan ondorengo elementu pertsonalen ezagutza sustatzea: gustuko dutena, izaeraren elementuak, gaitasunak eta balio pertsonalak.
  • Prozesu horren bitartez, eta inguruko beharretan oinarrituta, norbere bokazioa ezagutu ahalko dute.
  • Saio honen bitatez, nerabeen etorkizuneko orientazio prozesuak modu integral batean osatuz eta aberastuz, haien etorkizuneko erabaki-hartze prozesuak aberastuko eta osatuko dira.

 

 Metodologia:

  • Metodogia aktiboa (Egiten ikasi). Edukien azalpena, esperimentazioa eta nerabeen parte-hartze aktiboa konbinatuko dira. Espezializazio saio honetan, banakako zein talde-dinamika ezberdinak integratuko dira, nerabeen motibazioa eta jakin-mina pizteko.