Ageda Blasco 

 

Ikertzailea, hezitzailea eta artista. Bere jardunaren lan-ildo nagusietako bat sexu-hezkuntza integrala da: sexualitatean formatzailea da haur, nerabe, irakasle eta familiekin, baita unibertsitate-irakaskuntzan ere. Metodologia sortzaileak eta partaidetzazkoak erabiliz, ikasketa kognitiboa gorputz-lanketa eta ariketa praktikoekin uztartzen du. Begirada kritikoa gozamenaren bidetik eraikitzeko espazioak sortzea du helburu.


Queer pedagogiak eta praktika artistikoak bat egiten dute haren lanean. Bestea baztertzearekin zerikusia duena deseraikitzea interesatzen zaio: indarkeria matxista, sexu- eta gorputz-araua, neurotipia eta kapazitismoa ikuspegi integral batetik lantzen dituzten hezkuntza-programak diseinatu eta bideratzen ditu, egunerokoa indarkeria sistemikoarekin lotzeko aukera ematen duten entzumen espazioak sortuz. Ikuspegi feminista, lan somatikoa eta Gestalt terapia eskaintzen dituzten tresnak ditu ardatz bere jardunak.


Azken urteotan doktoregoa garatzen ari da Ikasketa Feministetan: bere ikerketa-ildoa zera da, indarrean dagoen subjektibazioak gorputzak nola moldatzen eta mugitzen dituen harakatzea. Bilaketa hau praktika artistikoaren bidez egiten du, laborategi kolektiboetan.