Zerga Bereziak. EMCS/SIANE Osoa

Programaren ikonoa

Zerga Bereziak. EMCS/SIANE Osoa

Fabrikazio Zerga Bereziak. EMCS/SIANE agiriak, agiri laguntzaile erraztuak, zirkulazio albaranak eta emate orriak. Programa osoa.

Zuzenduta: Enpresak

Aurkezpena egiteko: Internet

Ereduak: 503 - 509 - 511 - 551

 

ZERGA BEREZIEN LAGUNTZA PROGRAMA (EMCS, BIDE SALMENTAK, HORNIDURAK)

Dagoeneko laguntza programaren bertsio berria ( 5.02 bertsioa ) deskarga daiteke. 

1. ALDI IRAGANKORRA ( UZTAILAREN 1ETIK IRAILAREN 30ERA ARTE)

  • Bertsio berriak zirkulazio albaranak sortu eta bidaltzeko balio du, eta baita emate orriak sortzeko ere. Horretarako, behin laguntza programa instalatuta izanik, " Komunikazioak - Konfiguratu komunikazioak " menuaren barruan , SIANE atalean  " Produkzio ingurunea, proben modua " aukeratu, ondorengo irudian ikus daiteken bezala:

  • Ingurune errealean lana egin eta Administrazioari informazioa bidaltzen hasteko, aurreko atalean " produkzio ingurunea " aukeratu behar da. Horretarako beharrezkoa da instalatuta dagoen laguntza programaren bertsioa 5.0 edo 5.2 izatea.

 

2. 2019KO URRIAREN 1ETIK AURRERA 

  • Data honetatik aurrera beharrezkoa da ingurune errealean aritzea, beraz " Produkzio ingurunea " aukeratu beharko da. Horretarako beharrezkoa da instalatuta dagoen laguntza programaren bertsioa 5.0 edo 5.2 izatea.

 

Laguntza programa