Zentsua eta IFZ

Zentsu aitorpenek zergapekoen zerga-arloan garrantzia duten datuak jakinarazteko balio dute (adibidez, datu pertsonalak eta harremanetarakoak, jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten datuak edo, kasu batzuetan, IFZ zenbakiaren eta/edo txartelaren eskaera). Zergapekoak pertsona fisikoak eta juridikoak dira, baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren zergapekoak ere.

030 Zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko aitorpena
Eredu hau aurkezteko dute jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoek (adibidez, autonomo ez direnek edo fakturarik egin behar ez dutenek) eta jarduera ekonomikoak dituzten pertsona fisikoek (kasu honetan, Zerga helbidea, Atzerriko helbidea, jakinarazpenetarako tokia eta jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten datuak izan ezik; horiek komunikatzeko, 036 eredua erabiliko da).

036 Zentsu Aitorpena
Eredu hau aurkezteko dute nortasun juridikoa duten edo ez duten entitateek eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoek zerga helbidea, atzerriko helbidea, jakinarazpenetarako tokia eta jarduera ekonomikoarekin lotutako beste datu batzuk jakinarazteko.