Identifikazioa eta sinadura

 

Identifikazio sistemak

Elektronikoki identifikatzeko, pertsona fisikoek eta juridikoek hainbat sistema erabiltzen dute: sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko balioztatu edo kualifikatuetan oinarritutako sistemak; zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko balioztatu edo kualifikatuetan oinarritutako sistemak; edo gako hitzartuko sistemak.

 

Ogasun eta Finantza Departamentuak onartutako autentikazio moduak:

  • Pertsonak eta entitateak, beren izenean: sinadura elektronikoko edo zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko balioztatua edo kualifikatua, edo gako itunduko sistemak (pasahitz operatiboa edo kontraste datua).
  • Ordezkari profesionala: sindaura elektronikoko edo zigilu elektronikoko zurtagiri elektroniko balioatatua edo kaulifikatua.
  • Ordezkari ez-profesionala: sinadura elektronikoko edo zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko balioztatua edo kualifikatua, edo gako itunduko sistemak (pasahitz operatiboa edo kontraste datua).

Sinadura sistemak

Sinadura elektronikoaren bidez, egiaztatu egin daitezke sinatzailearen borondatea eta sinatutako agiriaren osotasuna eta aldaezintasuna.

 

Ogasun eta Finantza Departamentuan onartutako sinadura sistemak: