Zergaren deskripzioa eta eredua

Uztailaren 17ko 5/2013 Foru Arauak, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobratzeko elkarren laguntzari eta zergen arloko beste aldaketa batzuei buruzkoak, hamaikagarren xedapen gehigarria erantsi zion Gipuzkoako Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrari. Xedapen horrek atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko obligazioa ezarri zuen, eta, horrez gain, obligazio hori ez betetzeak dakartzan arau-hausteak eta zehapenak
zehaztu zituen.

Alde horretatik, nahiz eta informatzeko obligazio hori ez dagoen zerga jakin batekin zuzenean lotuta, aipatu dugun 5/2013 Foru Arauak hainbat aldaketa sartu dituela bai errenta zergaren eta bai sozietate zergaren foru arauetan. Izan ere, informazioa emateko betebeharraren inguruko xedapenak gehitu ditu haietan, eta betebehar hori ez betetzeak eragina izan dezake zerga horietan

Informatzeko obligazio berria garatuta dago Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduan, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez duela gutxi onartutakoan.
Zehazki, 53., 54., 69. eta 70. artikuluetan, Erregelamenduak definitzen du, besteak beste, zein subjektu dauden informatzera behartuak, zein kasutan dagoen aitortzeko obligazioa eta zein
den aitorpenaren edukia.

Horrela dio informazioa ematera behartuta daudela pertsona fisiko zein juridikoak, pertsona edo entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak, eta errentak esleitzeko araubidean
dauden entitateak.

720 eredua erabiliz bete egingo da zerga Administrazioari informazioa emateko obligazio hori.

720 Atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideen aitorpen informatiboa