Informatika gaietako galderak

On-line laguntza

Ongi etorri Gipuzkoako Foru Aldundiaren On-line Laguntza Informatikorako Zerbitzura

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzuan sartu
GAI INFORMATIKOEI BURUZKO GALDERAK BAKARRIK

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure webgunean nabigatzen lagunduko dizun Gipuzkoako Foru Aldundiaren txata da. Era berean, laguntza programak edo gune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen du.

Teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa.
  • Laguntza programak.
  • Gipuzkoatarian sartzeko baimenak lortzeko modua.

Ordutegia

Orokorrean:

Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 17:00.

Ostiraletan: 8:00 - 15:00.

Abuztua eta irailean:

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00.

Data bereziak:

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 20:00:

  • Urtarrilaren 23tik urtarrilaren 31ra.
  • Apirilaren 12tik ekainaren 30era.
  • Uztailak 17tik uztailaren 26ra.

Beharkizunak

Gure teknikariekin harremanetan jartzekotan, gutxieneko beharkizun hauek bete behar dituzu:

Software:

  • Microsoft Windows 7, 8 eta 10
  • Apple Mac OS X 10.4 Tiger edo bertsio berriagoak
  • X leiho sistema duen Linux 2.4 Kernela edo bertsio berriagoak

Konexioa:

  • Gutxienezko banda-zabalera: 56 Kbps

Ohar garrantzitsua:

"Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua" zerbitzuaren bitartez gai informatikoei buruzko galderak bakarrik egin daitezke.

Tramiteetako beste ezaugarri batzuetako galdera zehatzak egin nahi badituzu "Tramiteak" atalaren bitartez egin ahal izango duzu, edo informazio telefonora deitu: 943 113 000.