030 Zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisikoek soilik komunikatu ahal izango dute 030 ereduaren bidez beren helbidearen eta bestelako datu pertsonal, familiar eta harremanetarakoen alta edo aldaketa.

Salbuespena: jarduera ekonomikoa daramaten pertsona fisikoek (jarduera enpresariala edo profesionala) 036 eredua erabili behar izango dute beren zerga helbidearen edo/eta jakinarazpenetarako helbidearen aldaketak komunikatzeko.

Zer aitortzen da?

  • Zergapekoen erroldan alta eskaera.
  • Zerga helbidea edota jakinarazpenetarako helbidea aldatu izanaren jakinarazpena
  • Aldatu izanaren datu hauek:
    • Interesatuaren datuak.
    • Harremanetarako datuak.
    • Familia egoeraren datuak, eta kasua bada, bizikidetza egoerari dagozkionak.
    • Datu pertsonalak eta harremanetarakoak lagatzeko klausula.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Edozein unetan aurkeztu daiteke 030 eredua, aurkezteko arrazoia gertatzen den egunetik aurrera.

Eredua aurkezteko arrazoia bada enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta emanda egon behar ez duten pertsona fisikoek zerga helbidea aldatu dutela jakinaraztea, eta aldaketa hori gertatu bada behartutako pertsonaren zerga pertsonalari dagokion autolikidazioa aurkezteko epean zehar, aipatutako komunikazioa autolikidazio horretan ere egin daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Lotutako ereduak

036 Zentsu Aitorpena

Araudia

444/2022 Foru Agindua, irailaren 15koa, zeinaren bidez aldatzen baita 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.

412/2014 Foru Agindua, 2014ko uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.