Ikastetxe gipuzkoarrek «Fiskalitatea berritzeko ideiak» proposatzeko 2021eko saria

Ogasun eta Finantza Departamentuak “2020/2021 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak” sariaren deialdia.

Sariketaren helburua da ikastexe horietako ikasleengan ideiak, sormena eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

Halaber, datorren 2022tik aurrera nahitaez ezarriko den TicketBAI sistema berriari buruzko azalpen-bideo bat erantsi da. Beste ideiarik baztertu gabe, aukera ona da proiektu honi buruzko proposamenak aurkezteko.

 

Informazio gehiago