Ondasun higiezinak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Ondasun higiezinen jabeek, jabe izate hutsagatik,“kontribuzioa”esaten zaion hori ordaindu behar diote, urtero, beren Udalari; edo beste era batera esanda,Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, alegia.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, teknikoki, izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

Zerga honekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

SDB Ondasun higiezinen gaineko zerga bankuan helbideratzea
Ondasun Higiezinen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

R-6 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ondasun higiezin landatarren titularitate aldaketa
Ondasun higiezin landatarren titularitatea aldatu nahi duten pertsonek erabili beharrekoa.

R-7 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ondasun higiezin landatarrak bereiztea, banatzea eta elkartzea
Ondasun higiezin landatarrak bereizi, banatu edo elkartu nahi dituzten pertsonek erabili beharreko eredua.

U-1 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Salbuespen eta hobari eskaera
Zergaren salbuespenak edo hobariak eskatu nahi dituzten pertsonek erabili beharreko eredua.

U-4 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Obra berria, zabalketa, erabateko birgaikuntza edo zatiketa horizontala aitortzea
Obra berria, zabalketa, erabateko birgaikuntza edo zatiketa horizontala aitortzeko eskriturak egiten dituztenek erabili beharreko eredua.

U-6 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ondasun higiezin hiritarren titularitate aldaketa
Ondasun higiezin hiritarren titularitatea aldatu nahi duten pertsonek erabili beharreko eredua.

U-7 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ondasun higiezin hiritarrak bereiztea, banatzea eta elkartzea
Ondasun higiezin hiritarrak bereizi, banatu edo elkartu nahi dituzten pertsonek erabili beharreko eredua.