Zerga iruzurraren prebentzioa

Ogasun eta Finantza Departamentuaren helburu nagusietako bat da zerga iruzurra justifikatzen duten baldintzapen sozialak desagerraraztea, herri finantzen ezagutza soziala hobetuz eta kontzientziazio fiskala areagotuz.

Helburu hori lehentasunezko jarduketa lerroen artean jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Batzordeak –Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza bertako kideak dira– iruzurraren aurka eginiko plan bateratuetan.

Horrekin bultzatu nahi da zerga obligazioak borondatez betetzea. Horretarako, zerga iruzurrak berekin dakartzan bidegabekeria eta ondorio larriak herritarrei ikusarazi zaie, eta funts publikoen erabilera ezagutaraziko da, hau da, zer zerbitzu ematen diren euren ekarpenarekin eta zer modutan laguntzen duen ekarpen horrek Gipuzkoa lurralde solidario eta orekatuagoa izan dadin.

Estekak: