Zenbait Garraiobideen gaineko Zerga

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga (Matrikulazio zerga) kontsumo jakin bati (ibilgailu, urontzi edo aireontzien erosketa) ezartzen zaion zeharkako tributua da. Zenbait garraiobideren behin betiko lehen matrikulazioa zergapetzen du Gipuzkoako lurralde historikoan.

Zerga helbidea Gipuzkoako lurralde historikoan duten pertsona fisikoek lurralde horretan matrikulatuko dute garraiobidea.

Pertsona edo entitateak,  garraiobideen ezaugarri objektiboen eta xedearen arabera, lotu gabeko eta salbuestutako egoeren onuradunak izan daitezke.

Era berean, zergaren likidazioa behar bezala kalkulatzeko, kontuan hartu beharko dituzte zerga-tasak eta aplika ditzaketen murrizketak.

Bestalde, garraiobideen birsalmentan profesionalki jarduten duten enpresaburuek eskubidea izango dute, zerga egitea gertatu denetik lau urte baino lehen zergaren aplikazio lurraldetik kanpo behin betiko bidali dituzten garraiobideei dagokienez, bidalketaren unean garraiobideagatik ordaindutako kuotaren zatiaren itzulketa jasotzeko.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

576 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa. 2025eko uztailaren 9tik indarrean dagoen eredua.

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa. 2025eko uztailaren 8ra arte egongo da indarrean.