TicketBAI

 

Zer da TicketBAI?

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Fakturazio programa desberdinak egokitu egin beharko dira, jarduera kontrolatzeko behar den zerga informazio osoa duen fitxategi bat sor dadin, faktura bakoitza egin aurretik. Behin faktura eginez gero, fitxategia ogasun bakoitzari bidaliko zaio automatikoki. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela. Izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira, faktura ondo eginda dagoela egiaztatzeko behar den informazioarekin.

 

Zergatik ezarriko da TBAI?

Zer egin behar du softwareak edo programak, TBAI betetzeko?

 Azken finean TBAIren bidez fakturak elkarrekin kateatzen dira, eta elektronikoki sinatzen dira; horri esker, haiek   manipulatzea edo ezabatzea saihesten da.  Horren bidez, ziurtatuta geldituko dira erregistro automatikoen   benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna, hau da, bermatuko da behin fakturak eginez gero   haiek ezin direla manipulatu edo ezabatu.

 Gainera, programak beharrezko datu guztiekin sortuko du faktura, eta bi eremu berri hauek barnean hartuko ditu, hain   zuzen ere fakturako datuen beste formatu bateko adierazpena izango direnak: TBAI identifikazio kode bat eta QR   kode  bat.

 

Informazio gehigarria

 

Noiz bidali behar da XML-TBAI artxiboa eta informaziorako obligazioa bete?

Gipuzkoako zergadunen kasuan, faktura egin bezain laster, programak XML-TBAI artxiboa bidaliko dio Gipuzkoako Foru Ogasunari, hau da, on line bidaliko da artxiboa.

Beraz, interneteko konexioa eduki behar da.

 

Nori eragingo dio TBAI proiektuak?

Betebehar berri honek eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoko foru ogasunen ikuskapenari lotuta dauden eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadun guztiei, pertsona fisikoak izan edo pertsona juridikoak izan.

 

Ogasunak obligazio hori betetzen lagunduko al du? Aplikazioren bat garatuko al du?

Obligazio berri hau betetzen laguntzeko, hala nahi duten zergadunek Foru Ogasunaren webean kokatutako den oinarrizko aplikazio xumea erabili ahal izango dute. Aplikazio hori erabiliz, zergapekoek beren fakturak sortu ahal izango dituzte, baldintza guztiak betez, eta paperean inprimatu edo beren bezeroei formatu elektronikoan bidali ahal izango dizkiete.

 

Zer egin behar dut niri ere TBAI-k eragiten badit?

Ogasuneko webeko zerbitzua ez erabiltzea erabakitzen baduzu, zure hornitzaile informatikoarekin edo salmentarako gailuaren hornitzailearekin harremanetan jarri beharko duzu, edo, bestela, zure departamentu informatikoari eskatu beharko diozu softwarearen eguneratzea prestatu dezan edo zure egungo gailua TBAIrekin bateragarria ote den esan diezazun.

TBAI sistema indarrean jartzen denetik aurrera, fakturak egiten dituzten pertsona eta entitate guztiek gailu hauek bezalakoak erabili beharko dituzte: salmenta puntuko terminalak, ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak, telefono mugikorrak eta aurretik definitutako erregulazio teknikoak barnean hartuko dituzten gainerako gailuak.

 

TBAI ezartzeak kosturik badu?

Bai, kosturen bat ekarri dezake TBAIren ezarpenak. Kostua aldakorra izango da, zergadunaren gailu teknologikoaren aurreko egoeraren arabera.

Lehen kalkuluen arabera, kostua txikiagoa izango da beren fakturazio programara egokitzea bakarrik behar dutenentzat. Gaur egun ekipo informatikorik ez duten eta egokitu ezineko kutxa erregistratzailea bakarrik dutenentzat, berriz, kostua handiagoa izango da, eta beren negozioaren beharretara egokitzen den soluzio bat aukeratu beharko dute merkatuan.

TBAI ezartzen laguntzeko, zerga onurak jasoko dira, 2020tik aurrera egin beharreko inbertsioak sustatze aldera.

 

Noiz sartuko da indarrean TBAI?

Gipuzkoan 2021ean jarriko da indarrean, eta mailaka egingo da: 2021 eta 2022an sektore ekonomiko guztietan ezarriko da pixkanaka, haiek egiten dituzten jarduera ekonomikoen arabera.

2020ko urtarrilean, argitara emango da TBAIren ezarpen egutegia, sistema berria operatibo izan behar duten kolketiboak eta datak adierazita.

Era berean, 2020an zehar argitaratzen joango da TBAI ezartzeko betebehar berriari buruzko araudia.

Dokumentazioa

Kontsultak

Gipuzkoako Foru Ogasunak kontsulta-postontzi bat prestatu du, eta bertan erantzungo dio TicketBAI-ri buruzko edozein zalantzari.

Kontsultak 2020ko urtarrilaren 7tik aurrera erantzungo dira.