Zerga ziurtagiriak

Tramite honen bitartez, Gipuzkoako zergadunen zerga egoera egiaztatu daiteke.

Nork eskatu ditzake zerga ziurtagiriak?

  1. Herri administrazioek, baldin eta datuetarako sarbidea badute eta interesdunak baimena eman badie.
  2. Interesdunek berek, kasuan kasuko administrazioak haren datuak eskuratu ezin dituenean.

Nola eskatu daitezke zerga ziurtagiriak?

Hurrengo loturak erabiliz eskatu daitezke zerga ziurtagiriak.

Telefonoz deituz 943 11 30 00 zenbakira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara. Beharrezkoa da eskatutako ziurtagiria zehatz-mehatz adieraztea. Telefonoz eskatu ondoren, interesdunaren helbide fiskalera bidaltzen da posta arruntez. (Pertsona fisikoak bakarrik)

ELKARGIren presazko finantzaketa-lerroko mailegua eskuratzeko ziurtagiria eskatu nahi baduzu ZERGA OBLIGAZIOAK: DIRU-LAGUNTZAK mota aukeratu beharko duzu.

Zerga ziurtagiriak ez direnak

Zerga alorreko ez den ziurtagiri bakarra ondorengoa da:

Ziurtagiri hau behin identifikatuta eskatu daiteke. Ziurtagiria ordenagailutik jaitsi daiteke zuzenean.

Ziurtagiri honek balio du Gipuzkoako Foru Aldundian erreferentziako ekitaldian eskatzaileak egindako kontratu, faktura, diru-laguntza, eta abarri buruzko kontabilitate mugimenduen informazioa emateko.