Suhiltzaileen Tasa

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzea da tasa honen zerga egitatea.

Tasa horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

050 Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa

Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateek, Donostiako udalerrian aseguratutako arriskuak direnean izan ezik, aurkeztu behar dute.