Egitekoa eta helburuak

 

Ogasun eta Finantza Departamentuak honako xede hau du

Zuzentasuna eta progresibitatea irizpide hartuta eratzea zerga erreformak, zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko; gizarte ongizatea, aberastasuna zuzentasunez banatzea eta sustapen ekonomikoa lortzeko, herritarren zergen bilketa modu eraginkorrean kudeatzea eta gastu publikoa kontrolatzea.

 

Ikuspegia

Erakunde irekia, gardena eta eztabaida sozialaren sustatzailea, pertsona bakoitzak altxor publikoari egiten dion ekarpenaz jabetzea bultzatzen duena eta funts publikoen norakoa jakitea, bizitza publikoan erabateko parte-hartze soziala izaten ahalegintzea eta konpromisoa hartzea administrazio publikoaren etengabeko hobekuntzarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen eta ezarpenarekin.

 

Balioak

  • Zintzotasuna / Zuhurtasuna / Eraginkortasuna
  • Motibazioa eta parte-hartzea
  • Gardentasuna eta elkarrizketa
  • Hurbiltasuna
  • Kontuak ematea

 

2015erako helburuak

Agintaldi honetako jardueraren testuingurua krisi ekonomiko larri bat dugu, eta horrek lehentasun eta erronka garbiak zehaztu ditu datozen urteetarako. Hala, bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere finantza ahalmenera egokitu beharko ditu jarduera eta gastua. Hortaz, bai gastuari bai diru sarrerari begiratu beharko zaie egoera horri aurre egiteko. Hiru erronka estrategiko identifikatu ditugu lehen unerako:

  1. Zerga sistemaren zuzentasuna eta progresibitatea areagotzea.
  2. Berrikuntzaren, parte-hartzearen eta bikaintasun operatiboaren bidez, kudeaketa eraginkorra eta berritua lortzea.
  3. Iruzurra zuritzen duten kondizio sozialak ezabatzen jarraitzea, zergen inguruko eztabaida hedatuz eta zerga betebeharrak borondatez betetzea sustatuz.

Erronka horiei heltzeko eta Kudeaketa Plana eratzeko, lehenik eta behin emaitzen helburuak zehaztu dira, horiek baitira erreferentzia Departamentuak proposatutako Ikuspegira iristeko:

  1. Gure zerga sistemaren zuzentasuna eta progresibitatea areagotzea. (Gini adierazlea)
  2. Egindako kontribuzioez hobeto jabetzea eta funtsen norakoa jakitea (inkesta)
  3. Zerga iruzurra murriztea, gizarteak finantza publikoak hobeto ulertuko dituelako, administrazioak esku hartuko duelako eta erakundeak elkarlanean arituko direlako (oinarri ezargarriak igotzea)
  4. Baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra eta parte hartzekoa, arlo publikoari, bertako eskumenei eta aberastasunaren banaketari eusteko. (helburuen araberako aurrekontua, parte hartzeko aurrekontu)
  5. Zerga Administrazioa berriztatzea, bai antolaketari, bai teknologiari dagokionez.
  6. Bikaintasuna eta kalitatea administrazioan, zergadunekiko harremanetan eta lan hizkuntza gisa euskara erabiltzearen ondorioz.
  7. Genero ikuspegia departamentuaren lanean gehiago sartzea.

Emaitza horietara iristeko, interes taldeen asmoak bete behar ditu Departamentuak. Horretarako, talde bakoitzak gugandik espero duen balioa lortzea ezarri du helburu:

  1. Zergaduna. Zerga betebeharrak ulertzea eta erraz betetzea. Berdintasunezko tratua.
  2. Enpresak. Argitasuna, soiltasuna eta segurtasun juridikoa.
  3. Foru Aldundiko departamentuak. Eskumenak betetzean baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatzea. 
  4. Beste administrazio publiko batzuk. Erakundeen arteko elkarlana. 
  5. Departamentuko langileak. Prozesuen diseinuari eta lan antolaketari buruzko erabakietan parte hartzea. Haien lana balioestea eta eskertzea.
  6. Gizartea, or ohar. Fiskalitatea zuzena izatea eta aberastasuna banatzea.

Balio hori sortzeko, prozesuak eta jarduteko moduak hobetu eta eraberritu behar ditu departamentuak. Horretarako, zenbait helburu ezarri ditu: 

  1. Horien ezarpena eta administrazio elektronikoa.
  2. Informazio sistema integratuak garatzea.
  3. Lan antolaketari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen garapen horizontala.
  4. Kudeaketa sistemen, zerga bilketaren eta ikuskaritzaren integrazioa areagotzea.
  5. Arauak garatzeko prozesuak hobetzea, generoak zerga eta aurrekontu erabakietan duen inpaktuari lotutako irizpideak ezarriz.
  6. Gizartean zerga eta aurrekontuen inguruko eztabaida bultzatzea.
  7. Euskara erabiltzeko planak ezartzea.
  8. Erakundeen arteko elkarlana.

Azkenik, lorpen horiek iraunkorrak izatea ziurtatu behar da. Hala, bada, pertsonengan eta ikaskuntza prozesuetan eragin behar da, bai eta baliabide material egokietan ere. Horretarako, helburu hauek jarri dira:

  1. Informatika sistemak eguneratzea.
  2. Sistemak, prozesuak eta lan egiteko moduak aldian behin aztertzea eta ebaluatzea.
  3. Egitura organikoa arina eta malgua izatea.
  4. Etengabeko prestakuntza.

 

Ardatz estrategikoak

Helburuak lortzeko, ekintza gakoen multzo bat zehaztu behar da, eta ekintza horiek jarduteko ardatz estrategikoetan banatu:

  • Aurrekontuen oreka eta berriro ezartzea aurrekontuei lotutako lehentasunak.
  • Zerga sistema zuzenagoa eta progresiboagoa. Zerga sistema zuzena eta progresiboagoa.
  • Zerga iruzurraren prebentzioa eta atzematea.
  • Lurralde arteko parte-hartzea orekatua izatea Ekonomia Itunaren baliabideei dagokienez, eta udalekiko elkarlana.
  • Administrazio elektronikoa eta Zerga Administrazioa berriztatzea.
  • Administrazioa herritarrengandik hurbilago egotea: gardentasuna, euskararen erabilera normaltzea, zerga gaien inguruko eztabaida sustatzea gizartean, aukera berdintasuna bultzatzea…
  • Pertsonak oinarri dituen administrazioa izatea.

 

Ardatz estrategikoak eta ardatzen arabera sailkatutako ekintza gakoak

1 - Aurrekontuak orekatzea eta aurrekontuetako lehentasunak berriro zehaztea.

  1. 2013ko aurrekontuko programa guztiak zehatz-mehatz berrikustea. Gure eskumenak eta sustapen-ekintzak identifikatzea.
  2. Aurrekontuak helburuen arabera eratzea; genero ikuspegitik egitea aurrekontua.
  3. Politika publikoak ebaluatzea

2 - Zerga sistema zuzenagoa eta progresiboagoa.

  1. Aurreikusitako zerga-erreformak agintaldiko planean sartzea, zuzentasunaren eta progresibitatearen printzipioak gauzatu ahal izateko. Zerga berriak. Pizgarriak eskaintzen dituzten politikak. Argitasuna eta soiltasuna kontuan hartuz aztertzea araudia. Kudeatzeko prozedurak.

3 - Zerga iruzurraren prebentzioa eta atzematea.

  1. Zergei nahiz beste arlo batzuei buruzko informazioa normaltzea eta integratzea. Gainerako foru-ogasunekin eta AEATekin koordinatzea eta elkarlanean jardutea. Beste erakunde eta eragile batzuekiko elkarlana.
  2. Plan bakarra eta koordinatua (kudeaketa/ikuskaritza/zerga-bilketa).
  3. Herritarrak kontzientziatzeko plana.

4 - Lurralde arteko parte-hartzea orekatua izatea Ekonomia Itunaren baliabideei dagokienez, eta udalekiko elkarlana.

  1. Ekarpen Legea berritzea: estrategia eta helburuak zehaztea.
  2. Udalekiko elkarlana: udal legea, finantza-babesa, udal aholkularitza. Udalekiko koordinazioa.

5 - Administrazio elektronikoa eta Zerga Administrazioa berriztatzea.

  1. “Zergak kudeatzeko sistemen bilakaerarako proposamena” inplementatzea.

6 - Administrazioa herritarrengandik hurbilago egotea: gardentasuna, euskararen erabilera normaltzea, zerga gaien inguruko eztabaida sustatzea gizartean, aukera berdintasuna bultzatzea…

  1. Administrazio atsegina: hurbiltasuna sustatzea, aholkularitza eta laguntza indartzea eta sistematizatzea, herritarren parte-hartzea bultzatzea, eztabaida soziala eragitea…
  2. Departamentuaren jarduerak hedatzea. Departamentuaren komunikazio plana: prentsa oharrak; argitalpenak; txostenak; jardunaldiak; irakaskuntza arautuan trebakuntza-moduluak sartzea.

7 - Pertsonak oinarri dituen administrazioa.

  1. Pertsonak oinarri dituen administrazioa: trebakuntza, parte-hartzea, motibazioa, administrazio karrera…
  2. Kudeaketa eredu berri bat zehaztea eta ezartzea (Ogasun arloa antolatzea): informazioa integratzea; iruzurrari aurre egiteko ekintzak koordinatzea; funtzioak berriro zehaztea; koordinazio egiturak sortzea.
  3. Ezagutza kudeatzea: departamentuko langileen informazioa eta parte-hartzea bideratzeko bitartekoak sortzea.