Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

ogasuna eta
finantzak

Jakinarazpen elektronikoak

Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, e.a.

Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez.

Zerbitzuetarako sarbidea

Jakinarazpen elektronikoen postontzia
Gipuzkoako Foru Ogasunak zuri bidalitako jakinarazpen elektronikoetan sartzeko.

Harremanetarako datuak kontsultatu eta aldatu
Zerbitzu honen bidez, zure datuak kontsultatu eta aldatu ahal izango dituzu: abisuak jasotzeko helbide elektronikoa, zure jakinarazpen elektronikoetan sartzeko baimena duten ordezkariak, eta beste batzuk.

Zerbitzuko alta eskatu
Jakinarazpen elektronikoa edo posta bidezko jakinarazpena aukeratzeko, Foru Ogasunarekin elektronikoki harremanetan egotera behartuta ez zaudenean.