Jarduera Ekonomikoak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) izaera erreala duen zuzeneko zerga da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa dugu bere egitate zergagarria, jarduera horiek jakineko tokian egin edo ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.

Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norbere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen badira, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte izaerakoa dela iritziko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifek eta instrukzioek

(PDF) honako hauek barne hartzen dituzte:

a) Jarduera ekonomiko desberdinen deskribapen eta edukia, enpresa, lanbide edo arte jardueretan sailkatuta.

b) Jarduera bakoitzari dagozkion kuotak, tarifetan eta instrukzio honetan araututako zerga elementuen aplikazioaren bidez zehaztuta.

Zerga hori Matrikularen bitartez kudeatzen da eta urtero kobratzen da.

Matrikula hori Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren subjektu pasibo guztiak zergapetzen dituzten udal, probintzia edo estatuko kuota bereziaren arabera taldekatuta, sekzioen, taldeen, epigrafeen eta azpiepigrafeen arabera sailkatuta biltzen dituzten erroldek osatuko dute.

Matrikula hori jendearen esku egongo da udaletxeetan.

Zerga horren ereduen bitartez, zergadunek beren jarduera ekonomikoen alta, baja eta aldaketak aitortzen dituzte, bai eta jarduerari zuzenean lotutako lokalak ere (adibidez, igeltsero baten materialen biltegi gisa erabilitako lokala).

Kasu batzuetan, adibidez, Sozietateen gaineko Zergagatik Gipuzkoako Lurralde Historikoan tributatzen ez duten baina beren jarduera Gipuzkoan egiten duten zergadunak direnean, negozio zifraren zenbateko garbia jakinaraztea egin beharko dute.

Era berean, dagozkion hobari eta salbuespenak aplikatzea eskatu ahal izango du, adibidez, jarduera hasieragatiko eta jarduera bolumenagatiko salbuespena, edo ordainagiria helbideratzeagatiko, enplegua sortzeagatiko edo beste hainbat arrazoiengatiko hobaria.

Zerga hori Udalek kudeatu eta zerga tasak finkatzen dituzte, nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen Matrikula prestatu eta mantentzea, jarduera ekonomikoen sailkapena, kuotak edo probintziako ordainagiri guztiak eta estatuko bereziak kudeatzea bezalako gaitasun batzuk. Horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko ditu udal ordainagiriak, Udalek horien kudeaketa eskuordetu dietenean.

Ohiko galderak.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

SDA Jarduera ekonomikoen gaineko zerga bankuan helbideratzea
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: jardueren aitorpena
Enpresari, profesional eta artistek beren jarduera ekonomikoen hasiera, aldaketa eta amaiera aitortzeko erabili beharreko eredua.

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka lotutako lokalaren aitorpena
Enpresari eta profesionalek beren jarduera ekonomikoei zeharka atxikitako lokalen alta, aldaketa eta baja aitortzeko erabili beharreko eredua.

842 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: negozio zifraren zenbateko garbia jakinaraztea
Enpresari, profesional eta artista batzuek beren negozio zifraren zenbateko garbia jakinarazteko erabili beharreko eredua.