Ordezkaritzaren erroldak

Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean beste pertsona baten izenean telematikoki jarduteko, ezinbestekoa da ordezkaritza bat behar bezala inskribatuta edukitzea errolda hauetako batean:

  • Zerga ordezkarien errolda. Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean jarduteko balio du, eta zerga gaietarako bakarrik erabil daiteke.
  • Legezko ordezkarien errolda. Departamentu honen eta Foru Aldundiko beste departamentuen aurrean jarduteko balio du, gaiak inola ere mugatu gabe.
  • Ordezkarien errolda korporatiboa. Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean jarduteko balio du, baina zergaz kanpoko gaietarako. Gipuzkoako Foru Aldundiaren hornitzaileek erabil dezakete.

 

Araudia

  • Ordezkaritzaren erroldei dagokien araudia ondorengo atalean dago: Identitatea eta ordezkaritza frogatzea.
  • 614/2021 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duena. (PDF)
  • 1839/2021 Foru Agindua, azaroaren 12koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren borondatezko ordezkarien errolda korporatiboa arautzen duen 2014ko azaroaren 4ko 881/2014 Foru Agindua aldatzen duena.  (PDF)