Emakumeen eta gizonen berdintasuna

Gipuzkoako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Plana

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025-2027 aldirako Gipuzkoako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Plana onartu du.

Helburua: Gipuzkoako lurraldean dauden genero-arrakalei eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun nagusiei erantzutea.

Edukia: 8 berdintasun helmuga lortzera bideratuta dago, eta 6 proiektu estrategikoren bidez garatuko dira.

Berdintasunerako foru politikak - Berdintasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia

Gainera, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiketan aurrera egin, horiek sendotu eta finkatzeko onartu zen 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako. Bera izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, foru esparruan berdintasunerako sortu den lehenengo tresna arauemailea. Denboran irauteko izaera du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduketak zuzendu behar dituzten printzipioak eta helburuak ezartzen ditu, horiek lortzeko esku-hartze ildo nagusiak zehaztu, eta guztia lortzeko barne antolaketa baldintza egokiak sortu.

Testuinguru honetan, txosten hauek prestatu dira:

Politika publikoak (aurrekontuak, araudiaren aldaketak,…) generoaren ikuspegitik aztertzeko txostenak

Gipuzkoako aurrekontu orokorren genero eragina ebaluatzeko txostenak:

Aurretiazko genero eraginaren txostenak:

Informazio estatistikoa emakumeen eta gizonen arabera