Zerga erreforma, gazteentzako gida fiskala eta zergen araberako irizpideak
Ogasuna eta Finantzak
Aitorpen eta idazkien prestaketa eta aurkezpena
Tramiteak Online
Ogasuna eta Finantzak
Ogasun eta Finantza Departamentua Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga sistemaren araudiaz eta zergak kudeatzeaz arduratzen da, baita Foru Aldundiaren finantza sistemaren kudeaketaz ere. Bere egitura organiko eta funtzionala 41/2024 Foru Dekretuak arautzen du.
Ekonomia Itunaren Legearen arabera, Gipuzkoako zerga sistema osatzen duten zerga guztiak departamentu honek kudeatu eta biltzen ditu, beti kontuan izanik Euskadiko hiru lurralde historikoen arteko nahiz Estatuko gainerako zerga sistemekiko zerga koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetzaren inguruko arauak.
Era berean, Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio eskualdatzen diren eskumen edota zerbitzuak baloratu, Europako Fondoak kudeatu, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak egin, kudeatu eta horien jarraipena eta kontrola egitea, eta Tokiko eta Nazioz Gaindiko Erakundeei laguntza eta aholkularitza finantzarioa ematea.
Web gune honen bidez, zure zergekin lotutako tramite guztiak egiteko laguntza eta erraztasunak ematen zaizkizu. Herritar gisa edo enpresa baten ordezkari gisa ari bazara, profil bakoitzari egokitutako informazioa aurkituko duzu.
Aipatzeko estekak
Azken Albisteak
Urteko lehen bi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 10 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta
Otsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
2025eko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Errentaren eta ondarearen gaineko zerga informazioa
Gaurtik aurrera 2025eko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke. Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.). Gainera, postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.




