Tramite eta zerbitzu elektronikoak Gipuzkoatarian

 

Hurrengo estekan ikusgai jarri dugu zer prozedura aurkez daitezkeen gaur egun telematikoki, webaren bitartez: Egoitza elektronikoko zergak.

Zergen eta tributuen aurkezpen telematikoa Gipuzkoataria zerbitzu telematikoen ataritik egin behar da,  betiere sinadura elektronikoarekin identifikatu ondoren. Atariak aukera ematen du harreman telematikoak izateko Foru Ogasunarekin, ingurune guztiz seguru batean beti, eta gure bulegoetara gutxiagotan joatea edo joan behar ez izatea ere ahalbidetzen du. Gainera, bertan zerbitzu batzuk ere daude eskuragarri:

  • Zerga ziurtagiriak eskatu, erabiltzailearen ekipoan inprimatzeko aukerarekin.
  • Enpresaren alde aitortutako itzulketa bat zertan dagoen kontsultatu.
  • Zerga ordezkariak eta legezko ordezkariak izendatu.
  • Atarian pixkanaka sartuz joango diren beste batzuk, bide telematikoz eskaintzeko moduan egon ahala, kasu bakoitzean behar diren segurtasun bermeak emanez.